• Facebook
  • Twitter
  • YouTube

Makulu Ken

Kontzertuak

...konfinatuta :(

 
Makulu filtroekin txikitua 3_2.jpg
 

Musika

 

Bideoak

Argazkiak

 

Guri buruz

10 urte baino gehiago dira hezurrak astintzen dituen deabruzko musika afrikar, dantzagarri eta polirritmiko honek sorgindu gintuela, eta euskaraz kantatu eta mundura zabaltzen hasi ginen. Beste lur batzuetako musika gure hizkuntzan, hango eta emengo aberastasunak gozatuz. Afrobeat, eta beste iturri askotatik edan ditugun eta erraietan ditugun musika eta erritmoak mestizatuz, Euskalafrobeat. 

 

Estudioko bi lan kaleratu ditugu, Makulu Ken lehena eta Kalè Kalè bigarrena. Gure musika herriz herri ibili dugu, herriko festak, Donostiako Doka, taberna txiki eta haundiak, Gasteizko Gaztexea, Iruñako San Ferminak, Bilboko Kafe Antzokia, Kirikoketa festa Arizkunen, Errekaleor Errepublikan, Burgosen, Donostiako Dabadaba, Balentzian, Hika Ateneo Bilbon, Kilometroak, Herri Urrats...gustora beti!

9 lagun taula gainean, saxo baritono eta tenorra, tronpeta, teklak, kitarra, baxua, perkusioa, bateria eta ahotsak. Eta zuek hezurrak astintzen! 

Hitzak gaziak, garratzak, gozoak...gizarte kritika, gure buruari farre, pozoitutako geziren bat, besarkada bat. Pantailak itzali eta mugitzera gonbidatzen dugu, gure barruko zein kanpoko kate zurrunak apurtzeko musika eta hitzak eskainiz. Bizitzari azken ttantta arte zurrupatzera gonbidatzen dugu, landatu ditugun zuhaitz guztien fruituak jaso eta hauen zuku eta ardoak dastatu eta gozatzeari kantu egiten diogu. Eta uzta eskasa bada, ba elkarri heldu, eta aurrera! Hemen izango gara gure musiken erritmoak astintzen, kontzientzien zalantzak mugitzen eta bazterrak nahasten.

 

Harremana

0034 640 245772

0034 600 828950

makuluken@gmail.com

© Makulu Ken 2020